Emakumearen eguna

2023/03/09

Martxoaren 8a modu berezian ospatu dugu Elizondoko eskolan. 

Ikastetxe sarreran bi hormairudi jarri ditugu:

 

Alde batetik, emakume baten silueta kokatu dugu. Bere ilea, gela bakoitzak egindako lorez eta tximeletez bete dugu, emakumeen askatasuna, balioa eta indarra irudikatuz.

 

Bertze aldetik, Baztenekin lotura dituzten bi emakume goraipatu nahian, hauen argazkiak eta historian zehar egindakoak hormairudi batean jarri ditugu:

. Bittori Etxeberria, elizondarra (1908-1997), Araba espioitza talde antifrankistako funtsezko kidea. 

. María Dominguez (Aragoi, 1882-1936), Espainiako Bigarren Errepublikako lehen amakume alkate feminista.Irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu zen eta denen hezkuntzaren alde egin zuen, bereziki emakumeen hezkuntzaren alde. 1917 an Almandozen maistra ibili zen.

 

Azkenik, Uxoa Vértiz Osasunako fútbol taldeko jokalariaren bisita izan genuen. Futbola munduan bere ibilibidearen inguruko hitzaldia eman zuen. Bigarren eta hirugarren zikloko ikasleek gustura parte hartu zuten eta galdera pila bat egin zioten. Milesker Uxoa!!