Xedea, Ikuspegia, Balioak

Xedea: Elizondo Ikastetxe Publikoa hezkuntza integrala eskaintzen duen eskola da, aniztasunari erantzun egokia emanez eta giro errespetuzko eta inklusiboan oinarritua.

Gure heburua da:

  • Euskaraz eta euskal kulturan oinarritutako hezkuntza eskaintzea.
     

  • Baztango bizimodua, hizkuntza eta kultura eskolaren parte izatea.
     

  • Familia guztientzat irekitako eskola izatea, elkarlana eta komunitatearen parte-hartzea bultzatuz.
     

  • Naturarekiko harreman ona lantzea, ingurumenarekiko konpromisoa barneratuz.
     

  • Hezkuntza-eredu anitzak eskaintzea: D eredua nagusiki, eta A eredua.

Ikuspegia: eskola bizia, parte-hartzailea eta berritzailea izan nahi dugu, non ikasleen ongizatea, sormena eta autonomia erdigunean jartzen diren.

Lortu nahi duguna:

  • Ongizate emozionala lehenetsi eta bizipen positiboak sortzea.
     

  • Metodologia aktiboak eta berritzaileak erabiltzea.
     

  • Eskola irekia eta inklusiboa izatea, guztion parte-hartzea sustatuz.
     

  • Ikasle kritiko, autonomo eta sortzaileak heztea.
     

  • Auzolana eta familia-eskolaren arteko harremana indartzea.
     

  • Ingurune naturalarekin harremana izatea eta naturarekiko konpromisoa bultzatzea.
     

  • Eskola demokratikoa izatea, non ikasleen ahotsa entzuna eta kontuan hartua den.

Balioak: gure ikastetxean lortu nahi duguna.

  • Inklusioa: parte-hartzea, presentzia eta ikasketa bermatzen dituen eskola izan nahi dugu, aniztasunari erantzun egokia emanez.
     

  • Errespetua: norberarekiko, besteen eta ingurunearekiko begirunea sustatzen dugu.
     

  • Hezkidetza: indarkeriaren gaitzespena eta genero zein identitate anitzen errespetua dira gure hezkuntza-jardunaren oinarri.
     

  • Autonomia, kritika-gaitasuna, erantzukizuna, elkarlana eta ardura: gure ikasleek beren ikaskuntza-prozesuan parte aktiboa izan dezaten sustatzen ditugu.
     

  • Gure hizkuntza eta ohiturekiko maitasuna: euskara eta gure kulturaren maitasuna landuz, eleaniztasunerantz urratsak ematea dugu helburu.
     

  • Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea eta elkarlana: eskola guztion artean eraikitzen da; familia, irakasle eta ikasleen arteko elkarlana funtsezkoa da.