Xedea, Ikuspegia, Balioak - CP Elizondo IP - Ikasnova
Xedea, Ikuspegia, Balioak - CP Elizondo IP
Xedea, Ikuspegia, Balioak
Xedea
Xedea
Gure ikastetxearen nortasuna
- Heziketa integrala eskaintzen duen eskola, arlo guztietan: indibiduala, soziala, emozionala, akademikoa…, oinarrizko konpetentziak garatzen dituena.
- Gainerako gizarte eragileekin harreman zuzena mantenduz, gizarte zein familien behar eta eskakizunei erantzun egokia ematen duen eskola.
- Pedagogia berritzaileak eta teknologia berriak erabiliz gizartearen eskakizunei erantzunen duen eskola.
- Aniztasuna positibotzat hartu eta berezitasun kulturalak eta intelektualak dituzten ikasleei erantzun egokia eskaintzen duen eskola.
- Euskara ardatza izanik, eleaniztasuna sustatzen duen eskola.
- Diskriminazio oro ezabatzearen aldeko lana egiten duen eskola.
- Eskolako proiektuan hezkuntza komunitatea osatzen duten guztien inplikazioa sustatzen duen eskola.
- Kudeaketa demokratikoa duen eskola.
Ikuspegia
Ikuspegia
Gure ikastetxean guzti hau lortu nahi dugu
- Ikasle autonomoak, kritikoak, sortzaileak eta jakinmina dutenak hezi. Halaber ikasleen formakuntza maila ona izatea arlo guztietan, eta horren ondorioz bai barne bai kanpo ebaluaketetan ere emaitza onak lortzea.
- Ikaslearen heziketan eragiten duten partaide (irakasleak, familia, institutua) eta gizarte eragile guztien arteko elkarlan eraginkorra lortzea.
- Metodologia berritzaileak ezartzeko, irakasleriaren formakuntza sustatzea.
- Bizikidetza ona lortzen duen eskola izatea.
- Hizkuntzen trataera bateratuen bitartez, hiru hizkuntzetan (euskara, ingelesa, gaztelania) ikasle eleanitz konpetenteak lortzea.
- Zerbitzu onak (jangela, garraioa,..) eskeintzea.
Balioak
Balioak
- AUTONOMIA: pertsona autonomoak izatea: norberaren autoestima, ziurtasuna, askatasuna, izaera kritikoa, partehartze aktiboa, jarrera baikorra, esfortzua… garatuz, bai eskolan bai bizitzan norberaren erantzunkizunak hartzeko gai izatea.
- ERRESPETUA: ideia, izaera eta gaitasun ezberdinak dituzten pertsonak errespetatzea; hauekin batera, natura ingurugiro hurbila, instalazioak eta ikastetxeko baliabide materialak zaintzea.
- BERDINTASUNA: Hezkidetzan oinarrituz, berdintasunean elkarbizitzeko jarrerak sustatzea.
- IKASTEAREN ALDEKO JARRERA: parte-hartzea (banaka zein taldeka), inplikazioa, ahalegina, kolaboratzea, elkarlana, jakinmina, puntualtasuna.
- GURE HIZKUNTZA ETA OHITUREKIKO MAITASUNA: hauenganako maitasuna irakatsi eleaniztasunera iristeko.