Olentzero eta Mari Domingiren oparia

2025/01/15

Kaixo lagunak!

3 urteko ikasleak gara. Berri honen bidez kontatu nahi dizuegu Olentzero eta Mari Domingik bisita egin zigutela oporrak hasi aitzin eta oparia utzi zigutela. Begira zein jolas dibertigarria! Matematikak lantzeko balio du, forma geometrikoen bidez eraikitzen ditugulako eraikuntza ezberdinak. Esperimentatzen hasi gara oraingoz, baina gauza ederrak egin ditugu! Argazkiko eraikuntza hau adibidez. Gainera, Jaionek argiak jarri dizkio! Primeran pasa dugu! Esploratzen eta ikasten jarraituko dugu, goxo-goxo gaudelako gelan eta egunero ikasten dugulako zerbait.

Sarri artio!