Ikastetxea - CP Elizondo IP - Ikasnova
Ikastetxea - CP Elizondo IP
Zentrua
Elizondoko Eskola Publikoa Nafarroako Baztan eskualdean kokatuta dago, hain zuzen ere Elizondo herrian.
Eskola publikoa eta euskalduna da. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren sarekoa.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapak eskaintzen ditu. 3 urtetik 12 urtera bitarteko hezkuntza pertsonalizatua egiten dugu D ereduan ingelesa indarketarekin eta A eredua. Hezkuntza eleanitza: hiru hizkuntza ikasteko aukera (euskara, gaztelania eta ingelesa).
Ingurua:
Eskolatik pauso batera baso eta inguru ederrak aurki ditzazkegu beraz naturaz gozatzeko aukera paregabea dugu. Inguru honetan hainbat paraje eta toki eder daude eta horietako batzuk dira: Bertizeko parke naturala, Erratzuko Xorroxin ur-jauzia, Zugarramurdi eta Urdazubiko lezeak, Amaiurko gaztelua...
Istoria pixka bat...
1977. ikasturtean ELIZONDO ESKOLA PUBLIKOAK lehen urratsak eman zituen.
Gaur egun bi etapen artean 184 ikasle daude. 27 irakasleok osatzen dugu klaustroa eta ikasleen gaitasun desberdinen garapena bultzatzeaz arduratzen gara.
Gure ikastetxean ikasketak bukatu ondoren, Lekarozko Institutuan ikasketekin jarraitzeko aukera du gure ikasleriak, Baztan zonaldeko beste ikasleekin batera.