Kukuline - CP Elizondo IP - Ikasnova
Kukuline - CP Elizondo IP
Kukuline
Zer da?
Zer da?
Gure ikastetxeak Kanpo Espazioaren eraldaketa prozesuan martxan jarri zuen duela urte batzuk haurren beharretatik abiatuz. Tonucci, Heike Freire edo Malaguzzi bezalako autoreak izan ditugu inspirazio eta Txusma Azkonaren laguntza prozesua martxan jartzeko.
Hasmentan gure inguruaren diagnosia egin genuen eta ikasleen prozesu parte-hartzailea izan dugu ardatz. Horretarako, material desegituratuarekin jarri genituen jolasean eta ametsetako eskolaren marrazkiak ere egin zizkiguten. Egun, oraindik ere beraien beharrak eta hitza kontuan ditugu eskolan burutzen ditugun ikasleen batzarren bidez.
Irizpide ditugu haurren beharrak, euskara, auzolana, naturaren zaintza, ekimena, integrazioa, hezkuntza komunitatea eta herritar izatearen kontzientzia.
Espazio ugari ditugu gaurgero eraikiak, baina hau hasmenta bertzerik ez da! Mila proiektu ditugu burutan eta prozesuan.
Oilategia eta baratza hezkuntza proiektuaren barne ditugu integraturik eta asteburuetan eta opor garaian familiek hartzen dute parte hauen zaintzetan.
Guzi hau Hekuntza Komunitate moduan jardunez eraiki ahal izan dugu Lanbide Eskolarekin, Herriarekin, Baztango Udalarekin, Hondakinen Teknikariarekin, familiekin eta haurren laguntzaren bidez. Eskermila aunitz bihotzetik!
Erreferentziak
Erreferentziak
https://guraso.eus/kukukine-oilategi-bat-baino-gehiago/
https://erran.eus/baztan/1667549804718-kukulineren-helburua-eskolaren-kanpo-espazioa-eraldatzea-da
https://jolasparkeak.eus/nafarroa/kukuline-elizondo-ikastetxeko-patioa/
https://erran.eus/baztan/1652960573595-elizondoko-eskolako-oilategia-eta-baratzea-bisitatu-ditugu