Gaztain bile

2026/10/05

Aitzineko astean naturaz gozatzeko txanda izan zuten hirugarren zikloko ikasleek. Oinaska aldera abiatu ziren oinez, helburu berezi batekin: datorren urriaren 19an eskolan eginen dugun gaztain-jaterako gaztainak biltzeko!

Mendiko ibilbideaz gain, eguraldi bikaina eta giro paregabea izan zituzten bidelagun. Ikasleak gogoz eta elkartasunez ibili ziren zaretoak eta poltsak betetzen. Egun ederra berriro ere gure ikasleentzat!