Baztan Proiektua - CP Elizondo IP - Ikasnova
Baztan Proiektua - CP Elizondo IP
Baztan Proiektua
2025/06/26
Ekainaren 18an ospatu genuen gure eskola mailako proiektuaren azken eguna, giro paregabean eta emozioz beteta. Goizean, ikuskizun eder bat eskaini zuten Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, non dantza, kantu eta antzerki herrikoiak izan ziren protagonista. Baztango ohiturak eta gure herriko kultura berreskuratuz, ikasleek lan handia egin zuten aurkezpen ikusgarriak prestatzeko musikako irakaslearen gidaritzarekin.
Ikuskizunaren ondoren, erakusketa zabal bat prestatu genuen eskolan, non azken hiruhilekoan landutako hainbat lan eta proiekturen emaitzak ikusgai jarri genituen. Familia guztiak gonbidatu genituen.
Egun polita eta berezia izan zen, gure tradizioei eta kulturari dagokien lekua emanez, eta komunitatea elkartuz eta ospatuz.