Gaztañondoa

2023/04/02

Atzo gure berdegunean bertako bi gaztainondo landatu genituen.  Ezaguna da, Baztango gaztainondo autoktonoak tinta eta txankro gaixotasunen ondorioz desagertzeko zorian egon zirela duela hamarkada bat, hauen %60 galdu baitzen. Duela 40 urte, ikerkuntza baten ondoren, lortutako gaztainondo sanoen landaketa egin zuten Aritzakunen eta berriki haien osasun egoera aztertu ondoren, primeran daudela baieztatu zuten. Hori ikusita eta eskolan giltxaurrondoak, urritzak, haritzak eta pagoak ditugunez, gaztainondoa faltan botatzen genuen.