Comedor escolar

Informazioa

Jantokiko zerbitzua ikaslego guztiak erabiltzeko aukera dute eta edozein
egunetan gelditzeko aukera dago. Ikasle garraiatuen kasuan Nafar
Gobernuak dirulaguntzen du.

Egun batean jantokian geratzeko beharra izan ezkero egun horretan ikazkaritzan
bertan edo telefonoz apuntatu behar da goizeko 8:30etatik 10:00etara.
Baita ere, noizbehinka, ikasleren batek dieta biguna behar izatekotan, goizeko
lehenengo orduan eskolan honen berri telefonoz eman daiteke. Administrariak
hartuko du deia eta abisua sukaldariei pasako die.

"Aramark" empresa jantokiaren kudeatzailea da.

Informazio gehiagorako klik egin hemen.

Menua

Hilabeteko menua ikusi ahal izateko, Aramark enpresaren web orria sartu behar zara: https://www.elgustodecrecer.es/ 

Hor Elizondo ikastetxea aukeratu behar duzu eta erabiltzaile eta pasahitza bat sortu.

Eta menu normala, haragirik gabekoa eta intolerantziena ikusteko aukera izanen duzu.

Hala ere, menua gure web orriko hasieran ere ikus daiteke.

Tarifas

Menuaren egunerokoaren prezioa:

  • 7,00 eurokoa da, ikasturte guziko egun guztietan gelditzen direnak.
  • 8,00 eurokoa da, ikasturte guztian astelehenetik ostegunera gelditzen direnak.
  • 8.00 eurokoa da, urritik maiatzara egunero gelditzen direnak
  • 15,00 eurokoa da, egun solteetan gelditzen direnak.

Bekadunak diren ikasleak egunero 2,00 euro ordaintzen dute.

Kuota hilabetero bankutik kobratzen da.

Horario

Jantokitik ateratzeko 2 aukera daude urritik maiatzara astelehenetik ostegunera:

  • 15:30
  • 16:30 (bakarrik eskolaz kanpoko ekintzetan izena eman duten ikasleak)

Urte guziko ostiraleetan eta irailean eta ekainan:

  • 15:30
  • 16:15