Ikasturte hasiera

2024/09/09

Gaur, irailak 9, 2024-25 ikasturteari hasiera eman diogu eskola komunitate osoa elkartuz. Hauek izan dira ikasturteari hasiera emateko hitzak:

Gure ametsetako eskola guztion eskola da, euskaraz mintzatzen dena, maitasunetik eraikitzen dena, errespetuz egina eta etorkizuna aukeraz betetzen duena. 

Hori da gure ametsetako eskola, eta egunero saiatzen gara horren alde egiten.

Beti ez da posible izango eta egun guztiak ez dira politenak izango. Argi dago oztopoak topatuko ditugula bidean, denok: ikasleek, familiek, bertako langileek eta irakasleek. Baina garrantzitsuena aurrera egitea izango da, bidean jarraitzea eta eskuzabal jokatzen saiatzea.

Hezkuntza komunitatean eraiki dezagun gure ametsetako eskola, bidean gaude eta. 

Esker mila ikasle guztioi zuen esfortzuagatik, familia guztioi hemen egoteagatik, langileoi egiten duzuen lanagatik eta irakasleoi zuen onena ematen saiatzeagatik.

Ongi etorri ikasturte berriari!