LIBURUAREN EGUNA

2023/04/26

 

Apirilaren 23an, urtero bezala, liburuaren eguna ospatu zen. Igandea zenez, ikastetxean astelehenean, hilak 24, ospatu genuen. Ikastetxe mailan hainbat jarduera egin genituen, hala nola silueta bat hegalekin egitea, irakurtzeak hegoak ematen dizkigula irudikatzeko. Tarta bat ere egin genuen, eta, bertan, ikasle, irakasle, ama-aita bakoitzak pintxo bat jarri zuen paper batekin, eta bertan poema bat idatzi zuen, gustuko esaldia, asmakizuna, errima... eta, egunaren amaieran, pertsona bakoitzak bere etxera eraman zuen beste baten pintxoa, eta, amaitzeko, patioan liburuak utzi genituen ikasleen eskura.

Ziklo mailan ere bestelako jarduerak egin ziren, hala nola bakoitzak bere liburu gogokoena klasera ekartzea, atseginez irakurtzea, ipuinak kontatzea...

Jarraian, egin genituen jarduera batzuen argazkiak dituen bideo txiki bat uzten dizuegu.