Pijamaren eguna - CP Elizondo IP - Ikasnova
Pijamaren eguna - CP Elizondo IP
Pijamaren eguna
2026/11/20
Gaur, azaroak 20, Pijamaren Eguna
Gure eskolatik ere keinua egin nahi izan diogu egun berezi honi, haur guztiek familian hazi eta hezteko duten eskubidea aldarrikatuz. Batzuetan, hainbat arrazoi direla medio, haur batzuk ezin dira beren familiarekin egon, eta egoera horietan harrera familiek hartzen dituzte beren etxeetan, maitasuna eta babesa eskainiz.
Egun honi Pijamaren Eguna deitzen zaio, pijama etxean lasai, goxo eta seguru sentitzen garenean erabiltzen dugun jantzia delako. Keinua eginez, oraindik etxe goxo eta seguru baten zain dauden haur guztiak gogoan izan ditugu gaurkoan. Izan ere, haur guztiok dugu etxe bat izateko, maitatuak izateko eta ongi tratatuak izateko eskubidea.
