Emakumeen kontrako indarkeria desagertzeko eguna

2025/11/27

Egun on. Azaroaren 25ean emakumeen kontrako indarkeria desagertzeko eguna ospatu genuen. 

Guztiok dugu errespetuz eta beldurrik gabe bizitzeko eskubidea. Eta aitzinekoan erran bezala, denok dugu tratu ona jasotzeko eskubidea. Eta denok dugu tratu ona emateko betebeharra ere. 

Batzuetan haserrea dela medio, beldurra, arreta nahi dugulako edo ez dugulako asmatzen nola egin… gaizki tratatzen ditugu bertzeak. 

Denok nahasten gara. Haurrak nahasten zarete, baina helduak ere nahastu egiten gara. Eta nahastea ikasteko aukera bat izaten da. 

Saiatu gaitezen pixka bat pentsatzen, zer da pasatzen zaidana, norekin solastu dezaket, nork lagunduko nau? Nola sentitzen dira nire albokoak?

Gogoratu beti egongo dela norbait zuek aitzeko prest dagoena, beti egongo dela norbait zuek laguntzeko prest dagoena.

Hemen entzungai duzue hirugarren mailako ikasleek Aner Peritzen bertsoak abesten