Haurren eskubideen nazioarteko eguna eta pijamaren eguna

2025/11/20

Gaur haurren eskubideen nazioarteko eguna eta pijamaren eguna ospatu dugu eskolan.

 

Haurrek haurra izateko, ongizaterako, negar egiteko, autonomiarako, harreman osasuntsuak izateko, jolas egiteko eta naturaz gozatzeko eskubidea dute. Tratu onerako eskubidea dute eta era berean tratu ona emateko betebeharra dugu pertsona orok.

Pijamaren eguna ospatzen dugu, era berean, harrera familiak omentzeko. Pijamak goxotasuna eta segurtasuna adierazten duelako. Eta denok dugulako zaindu eta maitatuko gaituen familia bat izateko eskubidea.