Haurren minbiziaren nazioarteko eguna

2024/02/15

Gaur, otsailak 15, haurren minbiziaren nazioarteko eguna ospatzen denez, ekintza desberdinak burutu ditugu gure eskolan.

Adanok bidalitako komunikatua irakurri dugu, denen argazki bat atera dugu, minbizia duen haur bati buruzko pelikula bat ikusi dugu eta urre koloreko tatuajeak jarri ditugu.

Hemendik besarkada eta indar haundia bidali nahi dizkiegu gaixotasun hau sufritzen ari diren gaztetxo horiei. Arras ausartak zarete!!