ILUSTRATZAILEA - CP Elizondo IP - Ikasnova
ILUSTRATZAILEA - CP Elizondo IP
ILUSTRATZAILEA
2026/04/21
Ilustrazioaren magia eskolara iritsi da Ainara Azpiazuren eskutik
Liburuaren Egunaren ospakizunen harira, bisita berezia eta koloretsua jaso dugu gure eskolan martxoaren 16an: Ainara Azpiazu "Axpi" ilustratzaile hernaniarra gurekin izan da.
Udaleko Euskara Zerbitzuak eskainitako aukera bikain honi esker, ikasleek gertutik ezagutu ahal izan dute Axpiren lana. Ez dugu ahaztu behar gure bisitaria puntako artista dela, besteak beste, ilustrazio alorrean entzutetsua den Etxepare saria jaso baitu bere ibilbidean.
Saioan zehar, Axpik bere sormen prozesuaren berri eman zigun eta eskolako liburutegiko bere liburuetako batea eskaini eta sinatu zigun.
Eskertu nahi dugu, bihotzez, Axpiren gertutasuna eta Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskaintza horrelako saio aberasgarriak gure eskolara ekartzeagatik.
