KORRIKA

2024/03/17

Gaur korrika gure eskualdetik pasatu da eta, urtero bezala, eskolako komunitate osoaren artean kilometro bat erosi dugu eta gu ere euskararen alde lan egiten dugula aldarrikatu nahi izan dugu.

Gainera, goizean korrika txiki bat egin dugu ikasle guztiekin. Korrika amaitzean, gela  bakoitzak irakurri du egun honetan eta beti bidali nahi duen mezua.