IRAKURKETAK FAMILIEKIN - CP Elizondo IP - Ikasnova
IRAKURKETAK FAMILIEKIN - CP Elizondo IP
IRAKURKETAK FAMILIEKIN
2026/05/03
Apirilaren 30ean, gure eskolako txokoak hitzez eta kulturaz bete ziren berriro ere.
Azken ikasturteetako ohiturari jarraituz, familiei ateak ireki genizkien elkarrekin irakurtzeko. Baina ez dugu edozein modutan egin: gure ikasleen etxeetako hizkuntza batzuk eskolara ekarri ditugu. Frantsesa, portugalera, arabiera, ingelesa, gaztelania eta euskara nahastu dira oraingoan, besteak beste, gure aniztasunaren aberastasuna erakutsiz.
Belaunaldi desberdinak liburu baten inguruan elkartzea ekintza benetan ederra eta aberasgarria da. Mila esker parte hartu duzuen familia guztiei zuen hizkuntza eta tarte hori gurekin partekatzeagatik!
