TXOKOLATADA SOLIDARIOA

2025/11/28

Lanbide eskolako hezkuntza bereziko ikasleek proiektu polit bat eraman dute aurrera, eta proiektu horren partaide egin zieten gure eskolako haur hezkuntzako ikasleei.

Milesker aunitz atzoko eguna antolatzeagatik. Haurrak eta irakasleak arras gustura egon ginen. Egune arras polita prestatu zenuten: ekintzak, dantzak, aurpegi-margoketa... eta txokolatada solidarioa Palestinari laguntzeko. Den-dena primeran!
Egun paregabea izan zen, eguraldi ezin hobearekin eta Lanbide Eskolako ikasle jatorrekin. Eskerrik beroenak, eta nahi duzuenean berriro prest gaude elkarrekin aritzeko.
Zorionak guztioi, Elizondo Eskola Publikoaren izenean.