Udazkenari ongietorria! - CP Elizondo IP - Ikasnova
Udazkenari ongietorria! - CP Elizondo IP
Udazkenari ongietorria!
2025/10/02
Azken urteetan egin izan dugun moduan, aurten ere udazkenari ongietorria emateko gaztain-jatea antolatu dugu eskolako jolastokian. Bi familia arduratu dira gaztainak erretzeaz, esker mila bihotzez laguntzagatik! Ikasleek ere parte hartu dute prozesuan eta paderak erabili dituzte.
Ekintza hau aurrera eramateko, egun batzuk lehenago gaztainak biltzera atera ziren ikasleak, eta horri esker, guztiek gozatu ahal izan dute momentu goxo eta parte-hartzaile honetaz.
