Xedea, Ikuspegia, Balioak

Xedea: Elizondoko Lehen Hezkuntzako eskola publikoa gara eta honako ezaugarri hauek ditugu.

Gure heburua da:

  • Hezkuntza pertsonalizatua: ikasle bakoitzaren beharrei eta maila akademikoari erantzuten saiatzean gara, metodologia aktiboen bidez gaitasunak indartuz.

  • Euskara eta komunitatea: euskararen erabilera eta elkarbizitza sustatzen ditugu, jatorri anitzeko ikasle eta familiak komunitatera hurbilduz.

  • Komunikazioa: familiekiko komunikazioa sendotzen dugu, gure proiektu pedagogikoa partekatu eta elkarrekin bidea egiteko.

  • Natura: kanpo-espazioak (baratzea eta oilategia) ikaskuntza-tresna gisa erabiltzen ditugu, ingurumenarekiko konpromisoa praktikatik lantzeko.

  • Izaera: kalitatezko eskola publikoa eta euskalduna bermatzeko bidea egiten ari gara, Baztango errealitateari eta aniztasunari erantzuten saiatuz.

Ikuspegia: gure xedea beti gogoan izanda, hurrengo lau urteetan nahiko genuke.

Lortu nahi duguna:

  • Ikaskuntza esanguratsua: metodologia aktiboak sendotzea, ikasle bakoitzaren oinarrizko gaitasunak eta aurrerapen akademikoa bere erritmoan bermatzeko.

  • Euskalduntze prozesua: ikasleek euskaraz komunikatzeko duten gaitasuna eta hizkuntzarekiko hurbiltasuna bultzatzea, eskola-giroan euskara modu naturalean sustatuz.

  • Ikasleen ahotsa eta parte-hartzea: ikasleek eskolako bizitzan parte hartzeko kanalak indartzea, haien iritziak entzunez eta erabakietan bidelagun izaten jarraituz.

  • Eskola leku positibo gisa: haurrentzat ingurune seguru eta positiboa izatea, haien ongizate emozionala eta harreman osasuntsuak zainduz.

  • Eskola ireki eta hurbila: familia guztiei gure proiektu pedagogikoa gardenago azalduz, konfiantzan oinarritutako hezkuntza-komunitate bat finkatzea.

  • Natura ikasgela gisa: kanpo espazioa eskola praktikan txertatzea, ikaskuntza praktikoa eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko.

Balioak: gure ikastetxean lortu nahi duguna.

  • Aniztasuna: aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen saiatzea, guztien ikaskuntza eta parte-hartzea bermatuz.

  • Ahalegin akademikoa: metodologia aktiboen bidez, ikasle bakoitzak bere mailarik onena lortzeko konpromisoa bultzatzea.

  • Euskara: euskara eta euskal kultura modu positiboan eta erakargarrian sustatzea komunitate osoan.

  • Ongizatea: eskola leku seguru eta pozgarria izatea, errespetuan eta bizikidetza osasuntsuan oinarrituta.

  • Partaidetza: ikasleen ahotsa entzutea eta haien autonomia zehar-lerro gisa lantzea.

  • Elkarlana: familiekin komunikazio gardena eta konfiantzazko harremanak eraikitzea.

  • Jasangarritasuna: natura eta ingurunearekiko errespetua eguneroko praktikaren bidez barneratzea.