Eskolako jantokia

Informazioa

Jantokiko zerbitzua ikaslego guztiak erabiltzeko aukera dute eta edozein
egunetan gelditzeko aukera dago. Ikasle garraiatuen kasuan Nafar
Gobernuak dirulaguntzen du.

Egun batean jantokian geratzeko beharra izan ezkero egun horretan ikazkaritzan
bertan edo telefonoz apuntatu behar da goizeko 8:30etatik 10:00etara.
Baita ere, noizbehinka, ikasleren batek dieta biguna behar izatekotan, goizeko
lehenengo orduan eskolan honen berri telefonoz eman daiteke. Administrariak
hartuko du deia eta abisua sukaldariei pasako die.

"Aramark" empresa jantokiaren kudeatzailea da.

Menua

Hilabeteko menua ikusi ahal izateko, Aramark enpresaren web orria sartu behar zara: https://www.elgustodecrecer.es/AreaPersonal

Hor erregistratu behar zara lehenengo aldia bada eta Elizondo ikastetxea aukeratu.

Eta menu normala, haragirik gabekoa eta intolerantziena ikusteko aukera izanen duzu.

Hala ere, menua web orriko hasieran ere ikus daiteke

Prezioak

Menuaren egunerokoaren prezioa:

- 7,00 eurokoa da, ikasturteko egun guztietan gelditzen direnak.

- 8,00 eurokoa egunero urritik maiatzara edo ikasturte osoan baino astelehenetik ostegunera.

- 15.00 eurokoa egun solteetan

Bekadunak diren ikasleak egunero 2,00 euro ordaintzen dute.

Kuota hilabetero bankutik kobratzen da.

Ordutegia

Jantokitik ateratzeko 2 aukera daude urritik maiatzara eta astelehenetik ostegunera:

  • 15:30
  • 16:30 (bakarrik eskolaz kanpoko ekintzetan izena eman duten ikasleak)

 

Ikasturte osoko ostiraletan eta iraila eta ekainako egun guztietan:

  • 15:30
  • 16:15